"Volpone"

  • "Volpone"

Volponek, seme-alabarik gabeko veneziar handi batek, hil hurrenaren plantak egiten ditu, legelari eta enpresaburu veneziar zenbait bere herentziagatik borrokatzera animatzeko. Aseezin, ez dio amarruetan aritzeari uzten, bere asmamena, esperientzia-egarria eta joera maltzurrak askatze aldera. XVII. mendean idatzitako satira honek eternalak egiten ditu estatuaren ustelkeria eta gizabanakoen zekenkeria.

Komedia hau da gehien taularatu den Ben Jonsonen obra, eta garrantzitsuenetako bat aro jakobinoan. 1606an idatzitako obra honek agerian uzten ditu Commedia dell’Arte deritzonaren osagaiak; gu saiatu gara horiek errespetatzen Stefan Zweig-en bertsioaz egin dugun egokitzapenean.

Jonson poeta saritua izan zen XVII. mendeko Ingalaterran, bai eta Shakespeare eta Marloweren lagun eta kidea zein Hobbes eta Baconen hurbileko pertsona ere. Volpone edo Azeria obrak garaiko mirespena lortu zuen orduko bizioak modu erdiragarrian eta errukigabean agertzeagatik; egileak, dena dela, bere burua babeste aldera, Venezian kokatu zuen istorioa eta ez Londresen, jomugan benetan hiri hori edukita ere.

Fitxa

  • Egilea: Ben Jonson (Stefan Zweig-en bertsioa)
  • Zuzendaria: Josune Iglesias
  • Aktoreak: Natxo Lapieza, Ane Moreno, Nicolás Garrido, Rosa Beunza, Pantxo Capitani, Adrián González, Pablo Ruz, Laura Montes, Noemi Allo, Iranzu Miralles, Karen Errea, Lucía Aparici
  • Argi- eta soinu-teknikariak: Daniel Marín, Eder Etxaide
  • Kamera eta edizioa: José Montes
  • Jantziak, eszenografia eta atrezzoa: Teatro en la Chácena
  • Kolaborazioak: Idoia Gesta, Joseba Etxaide, Margarita Fernández
  • Publikoa: Adin guztietako jendearentzat
  • Iraupena: 75 minutu
www.pamplonaescultura.es

Laburrean

  • Egileak Ben Jonson
  • KonpainiaTeatro en la Chácena
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana