"The Paname Papers"

  • "The Paname Papers"

Soinu unibertso berria bezain harrigarria aurkezten digu The Paname Papers lanak, baina, batez ere, nekez aurreikusi daitekeen bidaia proposatzen digu Jon Urrutiak. Jazzaren parametro estilistikoekin eta azken urteetako europar esparruko jazz musikari aipagarrienetako eta moldakorrenetako baten ezin ukatuzko bokazio bidaiariarekin apailatutako lana da honakoa.

Hirukote berri honek tradizioa eta modernismoa uztartzen ditu nola konposizioetan hala inprobisazioetan, bereziki hiru musika tresna jotzaileen dohainak erakusteko xedean landutako errepertorioarekin. Ugariak eta anitzak dira eraginak: jazz moldeko estetikak, musika klasikoa, garaikidea eta musika inprobisatuak.

Pianista, konpositore eta pedagogo, Bilbon sortutako pianista honek eskarmentu handia du 1996. urtean lanean hasi zenetik; izan ere, bere musikarekin mundu osoan barrena ibiltzeaz gain, ezin konta ahala artistarekin batean jardun du Europa eta Amerika osoko zirkuituetan barna. Kosmopolita eta kasu honetan eklektiko, azken urtean zehar Parisko agertokian alboan izan dituen bi musikari aparta ditu lagun lan honetan, Damiel Varaillon bere kontrabaxuarekin eta Stephane Adsuar bere bateriarekin, biek bide luzeak egindakoak nazioarteko Jazzaren testuinguruan.

Jon Urrutia Trioren The Paname Papers lanak erraz ezagutzeko moduko talentua eta sortzeko ahalmena uzten ditu agerian. Munduko musika jazz moldean apailatua, behar-beharrezko etiketak baizik ez dituen musika da. Lan honek ez du gaur egungo nazioarteko Jazzaren esparruko artista garrantzitsuenetako baten zale eta jarraitzaile bakar bat ere hotzepel utziko.

Erosi The Paname Papers diskoa

Abestiak

1. Dona Kubik (05:32)
2. Valse pour Nono (08:03)
3. Entartetes Blues (04:49)
4. Fantasie onirique (05:36)
5. Entropical Cha (06:19)
6. Fourth Element (06:46)
7. Pasos Enanos (06:16)
8. The Paname Papers (03:40)
9. La Caravana Amarilla (04:17)

Gehiago Jon Urrutiari buruz

 


Laburrean

Euskadi, auzolana