"Errotak"

  • "Errotak"

Hara! taldean (2016ko martxoa, Ondarroa) aldaketak egon dira. Jon Kirru Iparragirre da geratzen bakarra, baina soinuaren arima mantentzen du Iparragirreren sormenarekin. Ekipo berria antolatu du Hara! taldeak musikaren bidezidor berberetik bidaiatzeko (Jon Kirru Iparragirre, Bolin Lazkano eta Mikel Arrieta).

Taldeak aurpegi bikoitza erakusten digu bigarren disko honetan. Rock indartsuak, hard-corea, metala, punka, stonnerra eta heavya izango ditu bideko lagun zaratatsu eta bizi. Bigarren alderdia da poparen olatuaren babesean txanpa hartzen duenean Hara! taldeak. Hunkigarriak bilakatzen dira, intimistak, tristeziaren ispilu apurtura begira ea zer irudi eta soinu entzutera kondenatuko gaituzten zain.

"Errotak" abestian tentsio lasaia entzun daiteke. Indarraren goxotasuna pop bilakatuta da malenkonia suspergarriarekin, David Bowieren aztarna leloan baina ez da "Heroes" kantaren bertsioa nahiz eta antzekotasun handia dagoen. Taldeari abestia grabatu ostean esan zaio harekin duen antzekotasuna. Baina ez dago konparaketara joateko asmorik. Hara! taldearen "Errotak" abestiak hausnarketa politiko handia izan dezake letrari ongi erreparatuta. Pop amerikarraren zurrunbiloan ere dabil "Bakarrik". Potentzia barru-barruko geltokian aterpe hartuta. Beti izan daiteke garaia askatasunaz hausnarketa egiteko, pentsatzea librea da. Baina uste dugu dena benetan bukaturik dagoela errotaren hasieran gaudenean?

Abestiak

1. Ihesaldia (3:28)
2. Desikasten (2:43)
3. Tenneessee (3:29)
4. Errotak (3:38)
5. Oker (3:09)
6. Egutegi madarikatua (3:26)
7. Bakarrik (3:52)
8. Zertarako hitz egin? (4:11)


Laburrean

  • Egileak Hara!
  • DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana