"Ojos que no ven..."

  • "Ojos que no ven..."

Gau berezi-berezia da Sararentzat, aurrerapauso nabaria hala bere karreran nola bizitza pertsonalean; dena prest dago, eta, bat-batean, ustekabe batek hankaz gora jartzen du guztia. Auzokide gogaikarriak, gogoz kontrako bisitak, ustekabeko berragerpenak...

Endredo dibertigarria, komedia bat, non agerian geratzen baita nola bizitza alda daitekeen une jakin batean eta hondatu baita planik biribilena ere. Komedia hauxe dugu Complexus talde amauteur nafarraren bosgarren muntaketa-lana, eta haren xedea da ikusleen barrea eragin eta haiek gozaraztea. P. Shaffer-en Black Comedy inspirazio-iturri hartuta, Ángel García Moneok Ojos que no ven... obra idatzi eta zuzendu du, non ikusleek bakarrik ikusten ahalko baitute iluntasunaz baliatuta pertsonaia bakoitzak ezkutatu nahi duen aurpegia.

Fitxa

  • Zuzendaria: Ángel García Moneo
  • Aktoreak: Amalia Ortiz, Belén Benito, Leticia Iriarte, Rubén Cortázar, Arturo Navallas, Edurne G. Arce, Unai Mezquíriz
  • Konpainia: Complexus
  • Publikoa: Adin guztietako jendearentzat
  • Iraupena: 75 minutu
www.pamplonaescultura.es

Laburrean

  • Egileak Ángel García Moneo
  • KonpainiaComplexus
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana