"Geruzak"

  • "Geruzak"

2016an estreinako lana argitaratu ostean, bigarren diskoa argitaratu berri dute gasteiztarrek, Geruzak,Erraia diskoetxearen eskutik. Beñat Goitia abeslari eta gitarra jotzailearen bakarkako konposizioen gorpuztearen ondorioa da Montauk. Gorka Etxebarriak (bateria, bibrafonoa), Urko Urzelaik (baxua), Aitor Garcia de Vicuñak (gitarra, sinteak, programazioak) eta Beñatek osatzen dute laukotea.

Gasteizko Jimmy Jazz estudioetan grabatu eta nahastu dute Koldo eta Jabolo Sagastumeren (Sagasound) gidaritzapean eta Azkarateko (Nafarroa) Mamia estudioan masterizatu dute.

7 kantako disko luzea dugu esku artean, intimismoaren xuxurlaren bideari jarraiki, ambience-rockaren geruzetara jauzi eginez. Lehenengo diskoan zantzu amerikarrak sumatzen baziren, Ingalaterrako laino euritsuetara hurbildu dira bigarren lan honetan. Sintetizadoreek eta programazio elektronikoek gitarren espazialtasuna mugaz gaindi hedatu dute.

Laukotearekin batera, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek ere parte hartu dute diskoan eta Eneko Ugarteren ilustrazioek osatu dute diskoaren diseinu guztia.

Hitzen balio literarioak narrazioen espaziora garamatza. Kantautorea dago Montauken oinarrian, Euskal Kantagintza Berriaren zimenduak dira sostengua. Baina kantagintza herrikoiaren berrinterpretazioa da helburu, kantautorea XXI. mendean. Sustraiak 60etako euskal kantagintzan dituen zuhaitz polinizatua.

Erosi Geruzak diskoa

Abestiak

1. Hartzak hotzez hiltzen (04:16)
2. Munduaren alde honetan (05:04)
3. Itzali da Berlin (05:12)
4. Garaitu nazazun (04:59)
5. Hegazkina (05:45)
6. Entzun esan zenidan (05:48)
7. Geruzak (05:48)

Uhinak Komunikazioa

Laburrean

  • Egileak Montauk
  • DiskoetxeaErraia Diskoak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD) / 5,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana