"Hamaika amaren seme (alaba)"

  • "Hamaika amaren seme (alaba)"

Arrasateko Doke Antzerki Taldeak aurkeztutako antzezlan hau euskal gizarteak azken ehun urteetan izandako bilakaera historikoaren kontakizun bat da, 1918an sortu zenetik Eusko Ikaskuntzak egindako ibilbidearekiko paraleloan kontatua. Landako mitologia oraindik indartsuaren berotan gorantz zihoan karlismoaren garaian hasi, eta ondorio aurreikusten zailak dituzten egungo ideologien aire menderakaitzetara iritsi arte, ikuskizunak kontrastea eskaintzen du: une ludikoak batetik, eta iluntasuna, depresioa eta itxaropenak bestetik.

Testu idatziak berariaz antzezlanerako konposatutako musika du lagungarri eszena jakin batzuetan, baita ikusleengan biziberritu nahi diren garaietako musika ere.

Fitxa

  • Zuzendaritza artistikoa: Vene Herrero
  • Musika zuzendaritza: Larraitz Arriolabengoa
  • Konpainia: Doke Antzerki Taldea
  • Eszenografia eta kartela: Iñigo Arregi
  • Musika konposizioa eta egokitzapena: Sabin Salaberri
  • Antzezleak: Mariasun Pagoaga, Maider Alzelay, Xabi Latorre, Izaro Aretxaga, Miren Aretxaga, Miren Altuna, Teresa Arriolabengoa, Idoia Asurmendi, Leire Elejalde, Maia Villalba
  • Produkzioko laguntzailea: Gregorio Gallego, Arizmendi Ikastola, Aramaioko Udala, Arrasateko Udala, Joxe Otaduy
  • Ekoizpena: Eusko Ikaskuntza
  • Esker berezia helarazi nahi diegu Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa idazleei, Gorka Knörr abeslariari eta Papargorri abesbatzari

arrasate.eus

Laburrean

  • Egileak Josemari Velez de Mendizabal
  • KonpainiaDoke Antzerki Taldea
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana