"Bueltan gatoz"

  • "Bueltan gatoz"

Gatomen lan berri honek rap eta reggae estilo ezberdinak uztartzen ditu.

Bermeoko rap abeslariak musika eta doinu ezberdinekin 4 abestiz osatutako lan berria aurkezten du, estilo ezberdinez osatua eta formatu fisikoan aterako ez duena.

Lehenengo abestia, "Bueltan gatoz", diskoari izenburua ematen diona, Akaba DJak ekoitzi du, eta soul edo blues kutsua duen estiloan mugitzen da.

"Argidxe non dau" eta "Eztau bakerik" abestiak, aldiz, reggae doinuetan mugitzen dira, baina guztiz ezberdinak dira beren artean. Bata reggae klasikoagoa dugu doinu alaiekin, bestea dancehall estiloan mugitzen den bitartean.

Azkenik, "Sku!ek batun" abestian soinu modernoagoak erabili ditu Gatomek iluntasuna erakutsi nahian.


Laburrean

  • Egileak Gatom
  • DiskoetxeaTaupaka Elkartea
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana