"¿Cómo vender la muerte?"

  • "¿Cómo vender la muerte?"
  • "¿Cómo vender la muerte?"

"Gorenetik patetikora pauso bat baino besterik ez dago".
Napoleón Bonaparte
- Eduardo Gasset

Ongi Etorriak Gasset Agentziara. Gaur, gure bete-beteko agendatik bezero bat aukeratuko dugu, gure ikusle konplize zaretenoi, publizitate-agentzia baten barruan gertatzen diren sekretuak eta amarruak erakusteko.

Baina jakina, hau Gasset Agentzia da. Eta hemen, Ni eta nire zirkunstantzia gara. Beraz, ez ezazue inolako emaitzarik espero, komedia baino beste. Ez gaitzazue geure artean elkar laguntzen ikustea espero, geure etsaien artean elkarren kontra  borrokan gabiltzala ikustea errezagoa izan bait daiteke. Ez ezazue antzezlan konbentzionalik espero, hemen ez baitugu laugarren paretik.

Barre egiteko, zerbait ikasteko, hausnartzeko esperoan etor zaitezte. Baina ez ezazue espero, inolako mezurik helaraziko dizuegunik. Izan ere, etikarekiko eta moralarekiko eztabaidak ez baitira hasten, gure patrikak beteta izan arte.

Eta, jakina, hori ez da gure kasua.
Ongi etorriak Gasset publizitatearen infernuko Agentziara.
Goza dezazuen espero dugu.

FITXA TEKNIKOA:

  • Testua: David Caíña
  • Antzezleak: Aitor Fernandino, Grace Doniz, Josu Angulo, Sara Barroeta, Alex de la Peña, Aitor Borobia, Iñaki Urrutia
  • Zuzendaritza: David Caíña, Gorka Mínguez
  • Argiak: Arantza Heredia
  • Jantziak: Zapatitos de Charol
  • Iraupena: 85 minutu
Pabiloi 6

Laburrean

Euskadi, auzolana