"Udare erraldoiaren istorio sinestezina"

  • "Udare erraldoiaren istorio sinestezina"

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da. Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela. Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da. Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin. Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.

Fitxa

  • Estreinaldi urtea: 2017 (2018 euskaraz)
  • Generoa: Abenturak. Animazioa
  • Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
  • Zuzendaritza: Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick, Philip Einstein Lipski
  • Gidoia: Bo Hr. Hansen, Philip Einstein Lipski, Amalie Næsby Fick (Jakob Martin Strid idazlearen haur kontakizuna oinarri hartuta)
  • Ekoizpena: Thomas Heinesen, Trine Heidegaard
  • Koprodukzioa: Philip Einstein Lipski / Einstein Film
  • Ekoizpen exekutiboa: Henrik Zein, Malene Ehlers, Lena Haugaard, Anders Mastrup
  • Argazki zuzendaria: Niels Grønlykke
  • Edizioa: Hans Perk, Anders Sørensen
  • Soinuaren diseinua: Oskar Skriver, Bo Asdal
  • Konposizioa: Fridolin Nordsø
  • Banaketa: Pack Màgic (93 216 00 04)
  • Herrialdea: Danimarka
  • Iraupena: 79 minutu

Zineuskadi

Laburrean

  • Egileak Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick, Philip Einstein Lipski
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana