"Enaren kontuak"

  • "Enaren kontuak"

Gaueko entziklopedia koxkorra lanarekin ezagutu genuen 2princesesbarbudesHelena Casas musikariak (Pomada, Conxita) eta Marc Marcé soinu-teknikariak osatzen dute. Pilarik gabeko jostailu-tresnak erabiltzen dituzte pop estetika minimalista duen musika sortzeko eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzeko. Familia osoari zuzenduriko musika egiten dute, eta horrela lortzen dute oso zaila dirudien zerbait: hura entzuten ari diren bitartean haurrak heldu bihurtzea eta helduak haur.

Enaren kontuak da 2princesesbarbudes-en disko-liburuaren eta zuzeneko ikuskizun berriaren izenburua. Oraingoan ere aurrez katalanez argitaratutako lan baten euskarazko egokitzapena da (Sempre de vacances, jatorrizkoan). Hitzak euskarara egokitzen Uxue Alberdi idazleak lagundu die, zeinak "Etxebizitza" abestian ere ahotsa jarri duen. Enarak dira hamaika kanta hauetako protagonistak, eta dokumental ornitologiko baten antzera abestiz abesti azaltzen digute, erritmo, melodia eta lelo itsaskorrez lagundurik, baita umoreaz ere, nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets... Aurreko diskoan bezala, ahotsetan Joseba Tapiaren kolaborazioa izan dute Casas eta Marcék.

"Musika baxua" definizioa darabilte beren proposamena izendatzeko, hainbat arrazoirengatik: pilarik erabiltzen ez duten eta ozenegiak ez diren musika-tresna txikiekin osatua delako; adin guztietako entzuleek gozatzen dutelako, umeek zein helduek; eta xumea eta minimalista delako, artisau erara ondua.

Zuzeneko emanaldietan Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun agertuko dira oholtzan, jostailuzko musika-tresna ugari eskura dituztela (bateria, panderoa, pianotxoa, esku-soinua, ukelelea, hiru sokako gitarra elekrikoa, xilofoia, melodikoa...) pop erritmoekin kontzertu eder eta dibertigarri bat emateko prest. 

Abestiak

1. Beti oporretan (03:10)
2. Enarak gara (02:56)
3. Bigarren etxebizitza (03:11)
4. Enaren menua (02:48)
5. Kumeak (03:37)
6. Tsiuit (03:54)
7. Enaren ametsak (02:24)
8. Hara eta hona (03:08)
9. Ez goaz azken modan (02:47)
10. Hotza (03:03)
11. Goazen hegan (03:04)


Laburrean

  • Egileak 2princesesbarbudes
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa15,00 €
  • FormatuaDisko-liburua
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana