"Beste denbora batean"

  • "Beste denbora batean"

Bakarkako bidea hasi zuenetik Garik argitaratutako hamargarren diskoa da Beste denbora batean. Autoekoitzitako lana den arren, elkarlanean aritu da han eta hemengo hainbat artistarekin, eta Igor Elortza, Mari Luz Esteban, Jon Benito eta Juan Luis Zabalaren hitzekin sortu ditu doinuak.

Eguneroko gauza txikiak ardatz dituen disko hau El Tigre eta Tío Pepe estudioetan grabatu dute, Xabier Egia soinu-teknikariarekin. Jon Agirrezabala arduratu da ekoizpen artistikoaz. Nahasketak Xabier Egiak egin ditu; masterizazioa, berriz, Jonan Ordorikak (Mama estudioa).

Parte-hartzaileak

  • Gari, ahotsa, gitarra, pianoa
  • Borja Barrueta, bateria
  • Gorka Benitez, saxofoia, flauta
  • Jon Agirrezabalaga, baxua, teklatua, gitarra
  • Oier Aldekoa, pianoa
  • Aitziber Omago, koruak

Abestiak

1. Denbora (3:59)
2. Memoriarena (4:15)
3. Obsesioak (2:52)
4. Esan (4:57)
5. Jaioterria (3:54)
6. Gogoratzen (2:45)
7. Simplescosas (2:14)
8. Desira (6:19)


Laburrean

  • Egileak Gari & Maldanbera
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana