"Itsasotik iturrira"

  • "Itsasotik iturrira"

Itsasotik iturrira izenpean bilduta, 12 abesti hauek (taldearen sorkuntza berriak denak, "Liliak ihes"-en bertsioa ezik, Ander Garcíak bere iazko Hiru diskoan kaleratutakoa baita), Donamariako Jauregian 2018ko martxoaren 10ean eta 11n Josué Pascualek grabatutako saioen ondorio dira. Broken Brothers Brass Band taldekide dugun Ion Celestinoren zuzendaritzapean eta Nerea Erbitiren ahotsaren dotoreziak gidatuta, bi hirukoteen arteko harremanak, antzinako irrintzi, kanta, dantza eta pasadizoak, tronpeta eta perkusio ehundura finetan nahasten ditu, ezustekoz betetako egitura aske eta zirraragarriak marraztuz. Finean, grabaketa eder honek historiaren kontzepzio lineala hankaz gora jarri eta estiloa bat edo bestea den, eta nor den noren aurreko edo ondorio galdearazten digu geure buruari. Afrika, New Orleans edota Euskal Herriko arbasoen arteko elkarrizketa hau ehunka aldiz entzunda ere beti sekretu berriak argitzen dira. Beti da estreinakoa. 

Erosi Itsasotik iturrira diskoa

Parte-hartzaileak

  • Ion Celestino, tronpeta
  • Nerea Erbiti, ahotsa
  • Ander Garcia, kontrabaxua
  • Javier Callen, kontrabaxua
  • Daniel Lizarraga, bateria
  • Israel Tubilleja, bateria

Abestiak

1. Lehen agurra (3:54)
2. Zakur bat dabil I (3:49)
3. Drnbl (3:02)
4. Banango zaharra (4:27)
5. Soldadu desertur baten khantoria (6:47)
6. Sagardantza (7:22)
7. 116 (6:01)
8. Rrntz (4:10)
9. Ttkn ttn ttkn (2:06)
10. Liliak ihes (1:43)
11. Ez duzu zereginik (4:26)
12: Azken agurra (Zakur bat dabil II) (8:36)


Laburrean

  • Egileak Lurpekariak
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana