"Idazketa tailerra"

  • "Idazketa tailerra"

Filmazpit katalogoko filma.

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan gazte talde batek gizarteratze-programa baten barruan eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta aurka egiten dio taldeari eta Oliviari. Gazteak erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: L'atelier
  • Zuzendaria: Laurent Cantet
  • Aktoreak: Marina Foïs, Matthieu Lucci, Warda Rammach, Issam Talbi, Florian Beaujean
  • Herrialdea: Frantzia
  • Jatorrizko izenburua: Frantsesa
  • Iraupena: 114 minutu
  • Banaketa: Golem (DVD komertzialean euskarazko azpitituluak aurki daitezke)

Filmazpit

Laburrean

  • Egileak Laurent Cantet
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana