"Horma ikusezinak. Matxismoaren arrakalak"

  • "Horma ikusezinak. Matxismoaren arrakalak"

Indarkeria matxistaren adierazpide ugariak jendarteratzeko ekoitzi dute dokumentala. Hainbat eremutan emakumeek bizi dituzten indarkeria motak azaleratu dituzte, baita egoera aldatzeko soluzio edo gogoetak ere.

12 emakumeren bizipenak oinarri

Herri, profil eta adin ezberdinetako emakumeek mahaigaineratu dituzte egunerokoan jasan izan dituzten zapalkuntzak. Partaideen artean daude Jone Unzaga eta Maddi Isasi Mugimendu Feministako kideak, Lorea Porres abokatua, Miren Urresti berdintasun teknikaria, Gentzane Alday pilotaria, Txani Rodrigez idazlea, Kaitin Allende kazetaria, Izaskun Garcia Bordagaray sindikalista, Ixone Collado gizarte langilea, Argiñe Rodrigez Orozkoko Guraso Elkarteko kidea, Garazi Abrisketa zinegotzia edota Malene San Pedro zuzenbide ikaslea.

Proiektuaren Aiaraldeko emakumeen topaketa feministetatik atera zen. 80 pertsonaren ekarpenak aintzat hartuta zehaztu ziren bertan Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo lantaldearen lan lerro edo helburu nagusiak: koordinazio eta saretzea, komunikazioa, indarkeria matxista eta ahalduntzea. 

Fitxa

  • Egilea: Aiaraldea Ekintzen Faktoria
  • Irudiak eta edizioa: Nora Latatu Landaluze
  • Elkarrizketak: Izar Mendiguren Cosgaya, Ixone Collado Urkijo

aiaraldea.eus

Laburrean

  • Egileak Aiaraldea Ekintzen Faktoria
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana