"Besarkatzen"

  • "Besarkatzen"
    Mendi Urruzuno
  • "Besarkatzen"
  • "Besarkatzen"

Autoestimua hobetzen du, segurtasuna eta konfiantza ematen, estresa gutxitzen, ongizatea sortzen, odolaren fluxua hobetzen; eta, gainera, doan da. Horra besarkadari egozten zaizkion onura batzuk; hurbiltasun handieneko une horri, non beso batzuek norbait biltzen baitute maitasuna, txera, samurtasuna, babesa... adierazteko. Gizakiok, bizi dugun gizarte honetan, harresiak eraiki ohi ditugu, etiketak ezartzen generoa, arraza, gaitasuna, sexu-identitatea eta beste hainbat zer-nolako direla medio. Hogeita bost urtez harresiok eraisten jardun ondoren, orain Verdini Dantza Taldea beso-zabalik dago zain, gizartearen besarkada beroa jasotzeko eta indarrez eta ilusioz jarraitzeko desberdintasun funtzionala duten pertsonen garapena sustatzeko lanean, dantzaren bitartez.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografia eta Zuzendaritza: Isabel Verdini
  • Zuzendari laguntzailea: Jesus Murua
  • Dantzariak: Jon Alonso, Ana Álvarez, Nerea Astarbe, Ainhoa Bakaikoa, Miriam Corrionero, Olaia Goikoetxea, María Isasti, Idoia Machimbarrena, Aitor Manterola, Ohiane Mateos, Aizpea Múgica, Nekane Prieto, Maialen Sánchez, Álex Santesteban, Haizea Sendón, Haizea Telletxea, Isabel Verdini y Leire Zabala

Laburrean

Euskadi, auzolana