"Zorionak nire partez niretzako"

  • "Zorionak nire partez niretzako"

Iñigito Txapelpunk bere bizitza musikalaren "alma materra" da. 32 urte daramatza gitarrarekin. 20 urte Txapelpunk egitasmoarekin. Zorionak nire partez niretzako 9. diskoa da, eta trobadore-punk arimarekin dator. Iñigito, gitarra eta ahotsa. Iñigito Txapelpunkek lehenbizi bere buruari egin dio oparia, eta, bere burua lausengatu ondoren, gainerako entzuleei erakutsi nahi die landu duen oparia. Etxeko estudioan sartu eta hipokanpoan dituen musika ideiak grabatu ditu hamar kantatan. Pelikulei buruz esaten den bezala, diskoa antzera grabatu du, plano-sekuentzian. Abestia goitik behera edo hasi eta buka. Hamaika baino, dozenaka grabaketa egin dizkio kanta bakoitzari. Gustura geratutako bertsioen bertsioak egin ditu txikikeriengatik, normalki. Norberaren kontrako ariketa norbera ahalik eta gusturen geratzeko. Iñigito Txapelpunk, gitarra eta ahotsa. Hor daude osagai organiko guztiak. Kantek profil asko dituzte: lasaiak, sentiberak, abiadurakoak, gogorrak, ferekatzaileak, zartadakoak, rock zaleak, punk zaleak, melodikoak, erakargarriak, hunkigarriak. Laburtuta esateko moduan gaude: Iñigito Txapelpunk trobadore-punk.

Erosi Zorionak nire partez niretzako diskoa

Abestiak

1. Zapaltzen duzunean (2:19)
2. Hoy Es el día (2:51)
3. Y verás (2:25)
4. Nire partez niretzako (1:58)
5. Mil botellas (2:37)
6. Wan, Txu, Fri, For (1:31)
7. Ciudad de punk rock (3:21)
8. Zortziak (2:16)
9. 73 Mm (1:42)
10. Borrokan rolla (1:32)


Laburrean

  • Egileak Txapelpunk
  • DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana