"Zorrotzako portuan aldarrika"

  • "Zorrotzako portuan aldarrika"

Baina gure herria, dabilen tokian dabilela imajinatuko zenuten honezkero, ez dago hutsik Jendea du barruan Izan ere gure herria hain zaila izan bada ulertzen hain zaila izan bada topatzen definitzen, marrazten jendea duelako da batera eta bestera dabilen jendea bestera eta batera dabilena Gure herria , ez dugu esan, besteak bezalako herri bat da Gabriel Arestik 1963an Zorrotzako portuan ateratako argazkiak giza neurria ematen dio gure definizio baldar honi.

Zorrotzako portuan aldarrika

Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan. Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan. Bien bitartean Anton eta Gilen zeuden zerrarekin tronko hura erdibitzen. Sokarekin... Ez dago kablerik... Bestela... Tira eta tira, orain Anton, gero Gilen, eznaiz hilen, Gilen. Hemen euskaraz ta han erderaz. Birao egiten zuten. Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik, berdin tratatzen baitu erdalduna eta euskalduna. Arbolaren neurriak hartu nituen. Antiojuak bustitzen zitzaizkidan. (Amak gauean pentsatu zuen errekara erori nintzela). Eta esan nuen: Beti paratuko naiz gizonaren alde. Gilen. Anton.


Laburrean

  • Egileak Joseba Tapia
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa8,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana