"La Balsa de la Medusa"

  • "La Balsa de la Medusa"

Parasite kolektibo gasteiztarrak Baratza aretoan zuzentzen duen sorkuntza eszenikorako laborategiarekin landutako laugarren lana da La Balsa de la Medusa.

1816ko gertaera bat hartu dute oinarritzat, La Méduse itsasontziaren hondoratzea; horren ondorioz, 147 pertsona jitoan geratu ziren presaka eraikitako almadia batean, eta erreskatatu arteko 13 egunetan denak hil ziren, 15 izan ezik. Bizirik atera zirenek gosea, deshidratazioa, kanibalismoa eta eromena jasan behar izan zituzten.

Parasite gertakarian inspiratu da eta, horretan oinarrituz, Géricaultek margotutako "Méduse ontziaren almadia" koadroan, galdera hau eginez: zer geratzen da instintu primariotik gure bizitza modernoetan?

Fitxa

  • Ideia eta zuzendaritza: Parasite Kolektiboa
  • Testuak: Hannah Whelan (sorkuntza eszenikorako laborategiarekin batera)
  • Koreografia: Garazi López de Armentia, Unai López de Armentia
  • Ekoizpena: Parasite Kolektiboa
  • Aktoreak: Jone Bengoa, Patxi Suinaga, Gontzal Uribe, Naike Bengoa, Blanca Ruiz Arugaeta, Unai López de Armentia
Gasteizko Udala

Laburrean

  • Egileak Parasite Kolektiboa
  • KonpainiaParasite Kolektiboa
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana