"Bihar akaso"

  • "Bihar akaso"

13 kanta biltzen dituen disko luzea kaleratu dute Isuok eta Kezmanek. Isuok kantuz eta gitarraz sortuak, Kezmanek koruz eta tronpetaz janzten ditu. Abesti alaiak dira batzuk, "gozagarritasunaren gorazarre etengabea" leloari fidel. Nostalgikoak eta barnerakoiak beste batzuk. Eta tartean, edo dena batera, edo beste nonbait kokatzen direnak beste batzuk.

Isuo ta Kezmanek sorturiko galaxia honetan hainbat planeta ttiki ageri dira, eta hainbat espazio-ontzi ere bai. 10 lagunetik gora izan dira diskoan parte hartu dutenak. Soinuan, irudian, letretan, kantuan... Eta eskaintza berezia egin nahi izan diote Hipolita Uranga Illarramendiri, grabaketaren hilabete berean zendu zen kolaboratzaile maiteari. Bere ahotsa entzuten da diskoan.

Bihar akaso Zumarragako Etxetxon grabatu zuten 2018ko uztailean.

Mukuru

Laburrean

  • Egileak Isuo ta Kezman
  • DiskoetxeaMukuru
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana