"2daian"

  • "2daian"

2daian izeneko lan berria kaleratu du Ordago Folk talde arabarrak. Jose Luis Cantabrana txistulariaren taldeak autoekoizpenera jo du beren bigarren diskoa argitaratzeko.

Zuiako (Araba) folk taldea da Ordago, zeina 2014an sortu baitzuten musika tradizionala, sorkuntza eta ikerketa osagai izanik. Jose Luis Cantabranak txistua eta ahotsa ematen die Jose Antonio Fernandezek (akordeoia), David Delgadok (biolina), Felix Pedrosak (klarinetea, gaita, saxoa) eta Alfonso Rojok (perkusioa) osatzen duten boskoteari.

Lan berria ibilbideko bigarrena da, aurrez 2016an Lakrinkron izenekoa argitaratu baitzuten. 2daian diskoan hamar kanta jaso dituzte. Erdia sorkuntza berriak dira, lau Jose Antonio Fernandez Ramirezek sortuak eta beste bat Jose Luis Cantabrana Otxoak konposatutako "Zuia Mazurka". Gainerakoak herri doinuetatik Ramirezek eginiko moldaketak dira. Hitzei dagokionez, Ramirezek berak, Cantabranak eta Felipe Zelaieta bertsolariak sinatutakoez gain, Lazarragaren eskuizkributik hartutako kanta bat ere bada: "Mendi Altuan".


Laburrean

  • Egileak Ordago Folk
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana