"Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da"

  • "Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da"

ONKI XIN, egunsentiko dirdiraren eta gaueko distiraren bitartekari.

ONKI XINek ongi etorria ematen dizue guztioi lurralde berrira. Bertan, mundu elektronikoak eta elektrikoak bat egiten dute, bide berriak jorratzeko eta bestelako paisaiak ezagutzeko.

ONKI XIN leiho irekia da; bertatik sartu eta ateratzen dira haize berriak, eta bere egiten ditu Hegoaldeko haize epelak eta Iparraldeko izoztuak; biak ala biak irrist egin eta dantzatzen dute gure inguruan kiribilka.

ONKI XIN ez da fusioa; aitzitik, interpretazio eta sintesia da. ONKI XIN da iraultzarako Rocka, Hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia da. ONKI XIN da dantza eta dantzaren musika.

ONKI XIN Joe Strummer eta Nita dira, biak ala biak, egunsentian, Arizonako basamortuko lainoak zaldi gainean zeharkatzen. ONKI XIN HR da Kapitolioko kupulatik goitik jauzi egiten. ONKI XINek bere baitan ditu, Lapurdiko iluntzean, Bowie ilargiratzen eta MC Solaar, abuztuko arratsalde sargorian, Bardeak zeharkatzen.

ONKI XIN sanplerra da, zer pentsatzen dugun eta zer sentitzen dugun batzen dituena. Gaua zulatzen duen argi puntua da, eta egunsentiarekin batera agertzen den izarra.

ONKI XIN Zigor eta Fer gara, espaziountzi ñimiño batean, Eguzki Sistema erraldoiko galaxia galduak zeharkatzen dabiltzan bi kosmonauta. Bidaia hasi berria dugu.

Galtzen gaituen laino berak elkartzea onartzen gaitu.

Abestiak

1. Ilargidanzze
2. A.M.H.K.C.
3. Elektra
4. Haize arrosa
5. Ez-zinthomatic
6. Hegalak salgai
7. Orkidea_d
8. Fck 36+78#155
9. Realpoetik
10. Derbitze-rock
11. Astro-naut

Harremanak: bueltaka@gmail.com

Sarean


Laburrean

  • Egileak Onki Xin
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa13,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana