"Dilmun"

  • "Dilmun"

Disko berri honetan, bere soinuaren bila beste pauso bat ematen saiatu da Zestoako Rodeo taldea, ahotsaren melodiak gehiago landuz eta soinu ilunagoa eta zuzenagoa bilatuz, betiere progresio instrumental lasaiagoak atzean utzi gabe. Hitzei dagokionez, begien aurrean dutena eta horrek sortzen dizkien ezinegonak plasmatzen saiatzen dira.

Dilmun da diskoaren izena, antzinako sumeriarren paradisua, eguzkia irteten den tokia, lur birjin eta garbi bat, non lehoiek ez duten hiltzen eta otsoek ez dituzten arkumeak eramaten. Dilmun, gaur bizi dugun giza eskubideen paradisu demokratikoa, gerraren, miseriaren eta giza gaitasunen merkantilizazioaren gainean sortua. Kiratsa dario paradisu honi!

Lan berri hau Gaztain estudioan grabatu dute, Eñaut Gaztañaga soinu teknikariarekin, eta Estanis Elorzak (Doctor Master) masterizatu du.

Taldekideak

  • Mikel Illarramendi, ahotsa, gitarra
  • Oroitz Urbieta, bateria
  • Ortzi Alberdi, gitarra
  • Beñat Subinas, baxua

Abestiak

1. Hegan (03:59)
2. Karkemish (00:56)
3. Lur xurgatuak (03:27)
4. Ikusi eta ukatu (06:35)
5. Tiamat (02:46)
6. Dilmun (04:32)
7. Borrokaren hatsa (04:34)
8. Entzun (06:05)
9. Marduk (03:40)
10. Sugeak (03:34)
11. Gure bide galduak (05:04)
12. Hey! (07:52)

Rodeo

Laburrean

  • Egileak Rodeo
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana