"Zazpi"

  • "Zazpi"

Nizuri Tazuneri taldeak bere lan kontzeptual berria auzkezten du. "Zahar eta berri" kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, artearen bidez artista izaki berri bat bilakatzea bilatzen dute. Berpizkundearekin konektatuz, disko berriaren estetika El Greco-ren egintza piktorikoan sustatzen da, "El caballero con la mano en el pecho" margolanaren "deseraikuntza" bat medio.

Nizuri Tazuneri taldea sortze iraultzailearen militante bilakatzen da, etorkizunari uko egin gabe, zahartuta dauden kode eta trapu zaharrak gainditu eta atzean utziz.

Zazpi bekatu kapitalak eta bere zazpi kontrakoak islatuz (14 abesti), geure garaiko errealitate sozialaren ikerketa eta sakonketa kritikoa da diskoa.

Mundua artearekin aldatzen ez delako, arteak berak aldatu dituen pertsonekin baizik, jaio zen Zazpi.

Abestiak

1. Lizunkeri (02:28)
2. Begirune (02:18)
3. Sabelkeri (03:08)
4. Neurritasun (03:34)
5. Zuhurkeri (03:14)
6. Eskuzabaltasun (03:35)
7. Nagitasun (02:16)
8. Ardura (02:29)
9. Sumindura (02:47)
10. Sosegu (03:42)
11. Inbidia (03:35)
12. Enpatia (02:20)
13. Harrokeri (02:26)
14. Umiltasuna (02:39)


Laburrean

  • Egileak Nizuri Tazuneri
  • DiskoetxeaTaupaka
  • Zenbatekoa9,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana