"Erraiak"

  • "Erraiak"
  • "Erraiak"
  • "Erraiak"

Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna.

Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena murgilduz irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egin dugu. Ze eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barrualdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Nondik dator irrintzia? Nola deitzen zaio Nafarroako mendietan, Gipuzkoako bailaretan edota Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu miresgarri honen arrazoi zientifikoa?

Irrintzia ardatz izanda ekoitzi den dokumental bakarra dugu hau, euskara hutsean grabatutakoa. Euskal kulturaren sakontze ariketa paregabea.

Fitxa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze
  • Ekoizpena: Arteman Komunikazioa
  • Edizioa: Julen de la Serna, Eider Ballina
  • Posprodukzioa: Josu Txintxurreta, Eider Ballina
  • Argazki zuzendaria: Julen de la Serna
  • Koordinazioa: Gorka Etxabe
  • Kamera: Josu Txintxurreta
  • Zuzeneko soinua: Julen De La Serna
  • Soinu posprodukzioa: Auryn Studios
  • Musika: Music Library & SFX
  • Diseinu grafikoa: Garbiñe Beitia, Alex Berasategi
  • Jatorrizko bertsioa: Euskara
  • Iraupena: 33 minutu

Proiekzioaren kontrataziorako


Laburrean

  • Egileak Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana