"Anita Parker!!"

  • "Anita Parker!!"

Anita Parker taldearen bigarren diskoa 2018ko azaroan kaleratu da. Lehenengoa bezala, homonimoa izaten jarraitzen du, baina bi harridura ikur gehitu dizkiote logoari: "Anita Parker!! Taldeak hasierako lanean elektro swingaren zirrara sartu zuen, eta dantzatzeko proposamena eskatu ere bai. Bigarren disko hau, nahiz eta electro swinga mantendu, elektronikoagoa da, atzoko eta egungo elektronika du enbor nagusi (EBM edo electronic body music, greatbeat, dance...) baina raparen, rockaren, boleroaren eta abarren zertzeladak ditu.

Anita Parkerren bigarren diskoa Katarain estudioan grabatu da 2018ko uztailean. Nahasketak eta masterizazioa Jonan Ordorikak egin ditu Mamia estudioan. Ekoizpena Anita Parkerri dagokio.

Javi Perez: tronpeta ("Herio dance", "Gezurtero"). Zigor DZ dj ("Gezurtero"). La Furia: ahotsak, hitzak ("Orfidal"). Arkaitz Biain: hitzak ("Herio Dance", "Orfidal").

Webgunea
Facebook
Twitter

Abestiak

1. Oihukatu (3:23)
2. Herio Dance (3:13)
3. La Petite Mort (3:08)
4. Idiota (3:34)
5. Klask (3:58)
6. Gezurtero (3:48)
7. Orfidal (3:31)

Anita Parker

Laburrean

  • Egileak Anita Parker
  • DiskoetxeaMauka Musikagintza
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana