"Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz"

  • "Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz"

Azken urteetan gauzatu diren sei ikerlanen edo ikerbideren laburpenak, eta haiei testuinguru historikoa jarri dieten hitzaurrea eta hitzostea. Denera zortzi izen euskal teatroaz gogoetan liburu bakarrean: Patri Urkizu, Amaia Alvarez Uria, Idoia Gereñu, Ixabel Etxeberria, Karlos del Olmo, Arantzazu Fernandez, Agus Perez eta Jaime Valverde. Egile hauek aspaldi zerabiltzaten gomutan euskal teatroaren ikerlan beharrak eta hutsuneak, eta, pausoz pauso, liburu hau osatu dute: bakoitzak bere esparrutik eta eginahaletik landu dituen gaiak batu eta horren bitartez euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hastea izan dute helburu. Beraz, esku artean duzun hau ez da historia-liburu bat, baina bai ahalegin historiko bat.

Erosi Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburua

Hauek dira liburuan bildu diren artikuluak eta haien egileak:

  • Patri Urkizu, Hitzaurrea: Euskal teatroaren azken ikerketez gogoeta xume batzuk.
  • Amaia Alvarez-UriaKatalina Eleizegi, zurian beltz taulan hezur-mami.
  • Ixabel EtxeberriaPiarres Larzabalen obra (1951-1982), euskal identitatearen paradigmak.
  • Idoia GereñuTeatroan izan ginenaz. XX. mendeko hiru aro esanguratsu.
  • Karlos del OlmoAresti, euskal antzerki garaikidearen harroina.
  • Arantzazu Fernandez70. hamarkadako belaunaldia: Errautsak (2010). Antzerkigintzaren norabide aldaketa.
  • Agus PerezHamaika puntu kardinalak.
  • Jaime Valverde, Hitzostea: Memoriaren elkarlana.

Laburrean

Euskadi, auzolana