"Trio"

  • "Trio"

Iragan urrunean elkar ezagutu genuenez geroztik ez du etenik izan Marco Martínezen ibilbideak, seriotasuna, konpromisoa, musikan aurrerapausoak egiteko grina eta, jazzaren esparruan eta bereziki jazz gitarraren eremuan, bere ideia musikalak adierazteko berariazko lurraldea bilatzeko kezka izan ditu ardatz. 

Ildo horretatik, egilearen proposamen honek musika molde honetan horren beharrezkoak diren tradizioaren eta hizkuntzaren elementuak eta gaur egungo jazz estetiketatik gertuago dauden alderdi abangoardistagoak uztartzen ditu. 

Hamaika abestik osatzen dute lan diskografiko hau, originalak dira haietatik hamar gehi tradizio peto-petoko standard bat. 

Marcok ongi asko jakin du hitzaldi homogeneo bat sortzen,kontzeptuei dagokienez koherentea eta biribila da errepertorio osoa, eta hori ere talde lanaren emaitza da, hirukoteak soinu sendoa eta ongi mihiztatuta eskaintzen du, segur aski sarri askotan jardun duelako zuzeneko emanaldietan, eta taldekideek aukera izan dutelako elkar ulertzeko eta askatasunez eta zehazki jarduteko formazio konplexu batean baina aldi berean aukera anitz eta asko eskaintzen dituenean. 

Ahots tinbre anitzak kolorea eta egurats aldaketak eskaintzen ditu, oso eskertzekoak gisa honetako formazioan. 

Oso era burutsuan uztatzen ditu jazzaren soinu klasikoak ("Pasearemos bajo la lluvia", "Los lunes al sol"...), saturazio eta efektuz beteriko kantak ("Fulero hot", "Blues for Jesse"...) eta gitarra akustikoa protagonista den doinuak, soinu garbiekin eta gardenekin ("Por su sonrisa", "Silvia").

Era berean, bete-betean asmatu dute tempoak eta erritmo motak eta azpibanaketak aukeratzeko eta horien hurrenkera erabakitzeko garaian, izan ere, erraz eta arreta handiz entzuten da CDa hasi eta buka. 

Oso-oso lan duina da, guztiz gomendagarria, segur aski beste askoren preludioa, eta Marcori aukera emango diote horiek musikaren esparruan hazten eta soinu unibertso honetan bere esplorazioak egiten jarraitzeko. CD hauxe du ibilbide horretan abiapuntu.

Joaquín Chacón

Erosi Trio diskoa

Abestiak

1. Pasearemos bajo la lluvia (6:07)
2. Los lunes al sol (7:16)
3. Fulero hot (5:46)
4. Intropsus (2.07)
5. Por su sonrisa (3:42)
6. Alone together (5:11)
7. Presente simple, presente continuo (6:34)
8. Sabes a fresa (4:44)
9. Caminó (5:07)
10. Blues for Jesse (4:17)
11. Silvia (1:36)


Laburrean

  • Egileak Marco Martínez
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana