"Dar Dar ELAntartida"

  • "Dar Dar ELAntartida"

"Dar Dar ELAntartida" espedizioan, planetako toki hotzenetako batera joango dira: Antartikara; Vinson mendiaren, eskualde osoko mendi garaienaren, gailurrera igotzeko saiakera egingo dute. Horretarako, bi mendizale elkartuko dira, helburu bikoitzarekin. Unairen helburua "7 gailur 7 kontinente" proiektua amaitzea da; izan ere, 10 urte eman ditu orain arte hori bete nahian. Bestalde, haren espediziokide Pablok (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren gaixotasuna du) bere buruari egiten dion galdera honi erantzutea: posible al da mendi baten gailurrera iristea, gailurra bera fisikoki ukitu gabe? Laguntasunari eta mendiarekiko maitasunari esker, bi helburuak betetzen saiatuko dira. 

Informazio gehiago: Dar Dar ELAntartida.

Fitxa

  • Zuzendaria: Raul San Roman Otegi
  • Irudia eta soinua: Alex Azkunaga Atxabal
  • Kamera altueran: Unai Llantada Vivanco
  • Ekoizpena: Ikaika Media 
  • Generoa: Dokumentala


Laburrean

  • Egileak Raul San Roman Otegi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana