"Izarrak errudun"

  • "Izarrak errudun"

Hunkigarria, ironikoa eta zorrotza. Umorea eta tragedia uztartuz, eleberri honek erakusten digu amets egiteko dugun gaitasuna itzela dela eta egoera zailenetan gaudenean ere ez dugula galtzen.

Hazelek eta Gusek nahiago lukete bizitza arruntagoak izan. Batzuek esango lukete izarrak kontra dituztela, beren mundua bidegabea dela. Hazel eta Gus nerabeak besterik ez dira, baina biek pairatzen duten minbiziak zerbait irakatsi badie, zera da: ez dago astirik damuetarako; izan ere, gustatu ala ez, oraina eta unean unekoa besterik ez dugu. Eta, horrexegatik, Hazelen nahirik handiena betetzeko –bere idazle kuttunena ezagutzea–, Atlantikoa gurutzatuko dute elkarrekin erloju kontrako abentura bat bizitzeko, katartikoa bezain lazgarria izango dena. Helmuga: Amsterdam, umore txarreko idazle enigmatikoaren bizilekua, agian bera baita neska-mutilek osatzen duten puzzle handiaren piezak ordenatzen lagun diezaiekeen bakarra.

Irakurri lehen orrialdeak [PDF - 195 KB]

 


Laburrean

  • Egileak John Green
  • ItzultzaileaUsoa Wyssenbach Ibarra
  • ArgitaletxeaAlai argitaletxea
  • Zenbatekoa14,90 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua331
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-946491-7-2
Euskadi, auzolana