"The Anvil Sea"

  • "The Anvil Sea"

Bere estreinaldiko All The Lost Causes (GH, 2016) diskoak izan zuen harrera onaren ondoren, estatuko country-amerikarreko 10 disko hoberenen artean aukeratua izan baitzen Mondo Sonororentzat, eta errebelazio disko galiziarra hainbat agerkarirentzat (Diablo Rock, GZ Caníbal...), Family Folks egonkortzen ari da LP bikoitz anbiziotsu honekin; bertan, bikoitza ala ezer ere ez egin du apustu abestien intentsitateagatik eta edertasunagatik, eta lortu dute estilo sorta handiago bat (Country, Psikodelia, Blues, Pop, Avant-Garde) homogeneo egitea, taldearen ezaugarri nahasezinarekin: Folk Kosmikoa, oinarria bluegrass-en duena (gitarrak, mandolina, dobroa, banjoa, biolina...), eta musika onaren klasikoek inspiratua, esate baterako, Flying Burrito Bros, The Grateful Dead, The Band eta beste makina bat erreferentzia.

Martin eta Jorge Lorre anaien erritmo atala (nahitaezko erreferentzien arima eszena galiziarrean, esate baterako, Los Wavy Gravies, Dead Wood eta beste hainbat) Family Folks taldean finko hasi izanak, sendotasun handiagoa eman dio disko honi, eta Xabier Vietezen talentuak (The Soul Jacket, Transilvanians) teklatuetan eta Oscar Liboreirok gitarra elektrikoan eta ekoizpenean, beharreko dotorezia eta distira eman diete Family Folks-en konposizioei.

Grabaziorako luxuzko kolaboratzaileak izan dituzte inguruan oraingoan ere, dimentsio eta soinu ukitu berriak ematen dizkiotenak taldearen soinu klasikoari: Theremin (Paulo Pascual), Aho soinua (Antonio Tato), Didgeridoo eta Berimbau (Nando Llera), Zanfona (Javi Casmans), Bajo (B.J. Turner), Perkusioa (Mauro Comesaña, Javier Reboreda)...

Rubén Xuarez eta Bosco Hill-en ahotsen tandema, etengabeko erregistro aldaketekin, argitik ilunera inolako lotsarik gabe jauzi eginez, Gram Parsons-etik Tom Waits-era, Ronnie Lane-tik Nick Cave-ra, eta mendebaldeko kostaldeko estilo garbia duten ahots harmoniekin (The Byrds, The Grateful Dead), horrekin guztiarekin lortzen dute entzuteari ez uztea eta ordubeteko saioan freskurari eustea, eta, azkenean, talde honen zuzeneko emanaldiekin gertatzen den bezala, motz egiten da.

"Land Of Gold And Fame"-ren psikodelia epikotik, eztarrian korapiloa sortzen duen "Departure"-ren amaiera malenkoniatsura, "Stubborn Me" edo "Plonkin'" countrytik pasatuz, "Rye"-ren olgeta, "For A While"-ren intentsitate iluna, "Hell 'O' Hell" tribal eta adoretsua, diskoko hamasei abestien artean, bidaia sendagarria proposatzen digute inertziaren aurka, bidaia sormenezko unibertsorantz graziazko egoeran, arimaren eta teknikaren arteko sinbiosi perfektua; bidaia atsegina, klasikoa, berria eta beharrezkoa, aipatzen duten ingude itsaso horretan gelditzen uzten ez diguna: Astelehen euritsuen eta jai aspergarrien itsaso hori, zoritxarrez The Anvil Sea bezalako diskorik ez baitugu aurkituko hartan.

Erosi The Anvil Sea diskoa

Abestiak

1. Land Of Gold And Fame (03:40)
2. The Idiot (Song For I.) (02:55)
3. Oh! Stubborn Me (02:51)
4. Plonkin' (04:32)
5. Ballad Of The Homesick (02:45)
6. The Anvil Sea - Arrival (02:53)
7. For A While (02:56)
8. The River (04:13)
9. Rye (03:32)
10. 13th Blues (03:07)
11. Spread Your Little Wings (04:14)
12. Rainy Monday Morning (04:54)
13. Hell 'O' Hell (03:42)
14. O Sara (02:11)
15. Mountains of Beer (04:53"
16. Departure - The Anvil Sea (03:57)


Laburrean

  • Egileak Family Folks
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa17,00 € (2LP) / 10,00 € (CD) / 7,00 € (disko digitala)
  • FormatuaBinilo bikoitza / CD / MP3
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana