"Desira"

  • "Desira"

Desira talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua egiten du. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askotan aritu dira: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa)...

Abesti propioak eta euskaraz kantatuak dakartzan disko honek Desira zena du, taldeak bezala, eta lehenengo lan hau argitaratu duen diskoetxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako eta abar) da.

"Zuzen" abestia da diskoaren aurrerapena. Kanta fresko honetan, rock eta soinu modernoak nahasten diren bitartean, errepikak harrapatzen zaitu. Saltoka eta dantzan hasten zara konturatu gabe. Abestiarekin batera bideoklip hunkigarri eta dibertigarria prestatu dute. Komedia honek protagonista ezin hobeak ditu: Nerea Alias eta Nahiara Gago, EITBko aurkezleak.

Erosi Desira diskoa

Desira Interneten

Abestiak

1. Desira (3:56)
2. Neu naiz (4:38)
3. Zuzen (3:39)
4. Zubieta (3:21)
5. Aurkitu zaitut (4:32)
6. Iparra ez galdu (3:40)
7. Ametsen suziria (3:55)
8. Modan dagoena ez da existitzen (2:54)
9. Hutsak (3:18)
10. Bakarrik maite nazazu (5:21)

Desira

Laburrean

  • Egileak Desira
  • DiskoetxeaProdulam Records
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana