"Macbeth"

  • "Macbeth"

Shakespeareren tragedia handietako bat da Macbeth, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak zapalduta gorengorenera iristeko aukerak eraginda, zintzo itxura duen gizon bat tirano odolzale bihurtuko da eta gaiztakeria horrek paranoiara eta eromenera eramango du, galbidera ezinbestean.

Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsu hori agertokira eramateko erronka onartu dute, eta bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Shakespeareren obra indartsua unibertso propio batera eraman eta taldearen narrazio eta estetika baliabideetara egokitzea gogotsu onartutako erantzukizuna eta arriskua izan da.

Fitxa

  • Egilea: William Shakespeare
  • Bertsioa eta zuzendaritza: Alex Gerediaga
  • Euskarazko testua: Jon Gerediaga
  • Antzezleak: Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Miren Gaztañaga, Na Gomes, Mikel Losada, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha, Maria Urcelay
  • Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapena: Oier Ituarte
  • Bideoak: Jesús Pueyo
  • Proiekzio teknikaria: Javi Andraka
  • Argazkia: Son Aoujil
  • Musika: Belako
  • Ekoizpen berriaren estreinaldia: Arriaga Antzokia
  • Iraupena: 90 minutu

Laburrean

  • Egileak William Shakespeare
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana