"Txillardegi. Batasunaren pentsalaria"

  • "Txillardegi. Batasunaren pentsalaria"

Txillardegiren biografia idatzi du Miren Rubio Iturria kazetariak: Txillardegi. Batasunaren pentsalaria. Idatzizko dokumentazioaz gain, Txillardegi bertatik bertara ezagutu zutenen hitzekin osatu du: Jone Forcada emaztea, Joxe Azurmendi filosofoa, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzalea, Patxi Zabaleta abokatua eta Aralarreko koordinatzaile ohia, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakaria eta euskaltzaina eta Pilartxo Etxeberria eta Fito Rodriguez EHUko irakasle ohiak elkarrizketatu ditu.

Bokazio dibulgatiboarekin idatzita, Txillardegiren hari-mutur guztiak josi ditu kronologikoki egileak, bere pentsamendua eta bizipenak nola gurutzatzen diren ulertarazteko. Euskal Herriko azken hamarkadetako historian zehar egindako kontaketa ere bada horregatik biografia hau. Atariko, gainera, hitzaurrea idatzi du Joxe Azurmendik.

Babes berezia jaso du "Dabilen pentsamendua" bildumako aurreneko liburuak. 21. Korrikaren aurtengo omendua Txillardegi izango da, eta AEK-k ere bat egin nahi izan du biografia honen argitalpenean, omenaldi horren parte gisa.

Erosi Txillardegi. Batasunaren pentsalaria liburua

Jakin

Laburrean

  • Egileak Miren Rubio Iturria
  • ArgitaletxeaJakin, UPV/EHU
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua212
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-949758-2-0
Euskadi, auzolana