"Itsas kulunka"

  • "Itsas kulunka"

8 urtetik aurrerako umeei zuzendua dagoen album ilutratua da Itsas kulunka.

Junkal Lertxundi eta Ainhoa Aranburu egileek diotenez, Donostiarrak izanik ere, ez zuten itsasoa benetan ezagutu arrantzale batekin harremanetan jarri arte. Harreman honen harira itsasoari beste begirada batez begiratzen hasi ziren; eta gure kostaldean hain errotuta dagoen, eta aldi berean gazteontzat hain ezezaguna den, arrantzalearen lanbidea ezagutu ahal izan zuten.

Album honen bidez gaztetxoei, arrantzalearen lanbidearen esanahia eta arrantzaleek itsasoarekin garatzen dituzten emozioen konplexutasuna, ezagutarazi nahi izan dizkiete. Itsasoa arrantzantzaleentzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko modu bat delako.

Horretarako lengoaia egokia eta ilustrazio erakargarriak erabiliz, sentimenduz betetako kontakizuna sortu dute. Kontxako badian gertatzen da istorio xume, bezain hunkigarri hau. Aitona Patxi, haren bilobak, Klara eta ITSASOA dira pertsonaia nagusiak. ITSASOA hizki larriz.

Elkar liburu-dendetan eros daiteke Itsas kulunka albuma.

Untzi Museoa

Laburrean

  • Egileak Junkal Lertxundi, Ainhoa Aranburu
  • ArgitaletxeaAutoekoizpena
  • Zenbatekoa16,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua32
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-09-06474-8
Euskadi, auzolana