"Cristal – madera – ceniza"

  • "Cristal – madera – ceniza"

Hiru piezaz osatutako ikuskizuna da Cristal – madera – ceniza. Triptiko honetako ekitaldiek elementu horietako bakoitza dute ardatz, eta horrela islatzen dira agertokian. Hiru ekitaldiek bi antzezle elkarren artean erlazionatzeko hiru modu erakusten dituzte. Agertokian agertzen den elementuak bi gizon horien arteko harremana garatzeko moduari eragiten dio, eta esanahiak elementuarekin lotuta daude.

Denborazkotasuna, objektuen erabilera fisikoa eta horri lotutako sinbolismoak eta antzezleen arteko harremana garatzeko modu desberdinak dira ikuskizunaren haria.

Fitxa

  • Zuzendaria: Denis Santacana
  • Koreografia, antzezleak: Denis Santacana eta Víctor Fernández
  • Dantzaria: Nalia Palmero Fernández
  • Jatorrizko musika: Víctor Guadiana
  • Argiztapen diseinua: Emilio Cordero Checa
  • Konpainia: Denis Santacana Compañía de Danza


Laburrean

Euskadi, auzolana