"Lobo-Otsoa"

  • "Lobo-Otsoa"

Endika LaHaine, Barakaldon 1982. urtean jaioa, bere lehenengo idazkiak nerabezaroan idazten hasi zen eta Frantziako kaleetan rap-a ezagutu ostean, honen influentzia izan eta musika estilo honetan murgiltzen hasi zen, denbora gutxi batera 121 krew taldea osatuz hainbat lagunekin batera.

20 urte pasa dira sortzailea musika munduan murgildu zenetik eta, geroztik, proiektu ezberdinen sortzaile eta parte hartzaile izan da (Bunpada Sound, Suaia eta LaHaine, Salbuespunk...). Gainera, Endikak antzerki munduan ere parte hartu du Fausto herritar eredugarri eta El otro es nosotros antzezlanetan. Azken honetan, musika sorkuntza beregain hartu zuen Nahiel Ibarrolarekin batera.

Orain, sortzaileak bere lan berria aurkezten du, liburu formatuan datorrena eta bere bizitzan parte hartu duten olerki guztiak bildu nahi izan dituena. Horretarako, idazketari garrantzia eman eta olerki bilduma osatu du sortzaileak, Lobo-Otsoa liburua (Taupaka Elkartea, 2018). Liburuan, olerkiak atalka banandu ditu sortzaileak.

Lehenengoa, "Otso bakartia eta bere kumea" izena hartu duena, Kazuo Koike eta Goseki Kojima mangaka autoreetan oinarrituta dago.

Bigarren atala, "El otro es nosotros" antzezlanerako sortutako olerki guztiak biltzen ditu, Ramun Bareak zuzendutako obra.

Hirugarrenak Jose Garran margolariak Bilbon egindako erakusketarako sortutako olerkiak biltzen ditu.

Amaitzeko, azkenengo atalean, sortzailearentzat azken urteetan garrantzitsuak izan diren olerkiak aurkitu daitezke: jaiotzak, agurrak, dudak, biziraupenakk...


Laburrean

  • Egileak Endika LaHaine
  • ArgitaletxeaTaupaka Elkartea
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana