"Agate Deuna"

  • "Agate Deuna"
  • "Agate Deuna"
  • "Agate Deuna"
  • "Agate Deuna"
  • "Agate Deuna"
  • "Agate Deuna"

“Gizonek ez genuke ez ikusiarena egin behar emakumeak borrokan eta eusten jarraitzen duten bitartean”.

Mikel del Valle euskal koreografo eta dantzariak emakumezkoen arketipoei buruz egindako planteamendu intimoa. Abiapuntutzat hartuta "Agate Deunaren” historia, jatorria kultura euskal-siziliarrean duena, pertsonaia horrek biltzen dituen zenbait arketipo mota aztertu, eta ¡a tabua den gai batekin lotzen ditu: minbiziaren ondorioz bularra galdu duten emakumeen sufrimendua.

Rolak, minak, gaitzak, indarra, sufrimendua, ausardia, gizartea Mikel del Vallek eta MDVDANZA konpainiak gizon eta emakumeak elkarrekin parte hartzen proposatzen dituzte lan honetan, dantza garaikideko planteamendu eszeniko propioa eginez, ahotsezkoa eta bisuala, Ricardo Sanchez Cuerdaren eszenografia, Julio D'escrivanaren musika eta Miren de Miguel sopranoaren zuzeneko ahotsa erabiltzen dituzte.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza eta koreografia: Mikel del Valle
  • Eszenografia: Ricardo Sânchez Cuerda
  • Musika: Julio D'escrivan
  • Testua eta ahotsa: Miren de Miguel
  • Jantziak: Marta Otazu
  • Bisualak: Mauri Martín Marin
  • Argitzapena: Serri Yurrebaso
  • Dantzariak: Paloma Calderón, Jose Ruiz, Claudia Bosch, Daniel Martínez, Laura García, Mikel del Valle
  • Iraupena: Ordubete
MDV Danza

Laburrean

  • Egileak Mikel del Valle
  • KonpainiaMDV Danza
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2019
Euskadi, auzolana