"Ezinezkoaren logika"

  • "Ezinezkoaren logika"
  • "Ezinezkoaren logika"
  • "Ezinezkoaren logika"
  • "Ezinezkoaren logika"

Ezinezkoa: ezin daitekeena edo betetzeko zaila dena.

"Ezinezko" hitza gure bizitzan zehar gehien erabiltzen ditugun hitzen artean katalogatua dago. Ikusi dugun zerbait gertatu ezin izan dela adierazteko balio digu.

Ez al da hori magoen helburua?

Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz "ezinezkoa errealitate bihur daiteke".

Hodeik bere ikuskizun berria aurkezten digu, formatu handiko ekoizpena hainbat urte osatzen egon den joko aukeraketarekin, emaitza originala lortuz, zeinean denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten du. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak, baita publiko osoak parte hartuko duen joku handia ere.

Hori guztia argiz, kolorez eta kez betetako argiztapen harrigarriaz; landutako soinu bandaz; eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzeaz, erritmoaz eta inork axolagabe utziko ez duen umoreaz lagunduta.

Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?

Fitxa

  • Ekoizpena eta banaketa: Mago Hodei Magoa
  • Ideia eta zuzendaritza: Odei Domingo
  • Aktoreak: Odei Domingo (ilusionista), Leire Tejero (eszenatokiko laguntzailea)
  • Errejidorea: Leire Tejero
  • Argi eta soinu teknikaria: Erik Aldaz
  • Off ahotsaren grabaketa: Ricardo Areta
  • Argazkia eta bideoa: Erik Aldaz
  • Argazki eta bideo laguntzailea: Iranzu Oyaga
  • Diseinu grafikoa: Pedro Vicuña
  • Eskerrak: Gayarre Antzokia, Iruñeko Udala, Civivox Sarea, Iruñeko Arte Eskola, Mago Davo
  • Iraupena: 80 minutu

 


Laburrean

Euskadi, auzolana