"Tupust!"

  • "Tupust!"

Antologia hau osatzen duten istorio guztiak niaren inguruan gorpuzten dira; komiki guztiek hitz egiten dute, era batean ala bestean, niari buruz. Komiki hitza erabiltzen dugu bai, baina irakurleek askotariko komikiak aurkituko dituzte Tupust! antologian. Batzuk testuaren laguntza dute, beste batzuk soilik irudiak erabiliz eraiki dira. Batzuk bineta, marrazki eta testu asko dituzte orrialde bakoitzeko, beste orrialde batzuk irudi (mutu) bakarrarekin betetzen dira. Finean, nor bere nitik ari dura, gu bat osatzeko.

Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea. Egitasmo honek tupust egin ez dezan irakurleari dagokio orain konplize bihurtzea, antologian barrena murgildurik.

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean, izen bereko kolektiboa dago. Kolektiboaren helburu nagusienak dira, haien arabera: "komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera".

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatutako lehen edizio honetan parte hartu duten egileak ondorengoak dira: Irati Eguren Arruti, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Erosi Tupust! antologia

Txalaparta

Laburrean

  • Egileak Tupust! kolektiboa
  • ArgitaletxeaTxalaparta
  • Zenbatekoa18,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua242
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17065-66-9
Euskadi, auzolana