"Los Hollister"

  • "Los Hollister"

Los Hollister taldearen disko hau Errotzen grabatu zen, Javier Etxeberriaren eskutik, 2018ko urtarrila eta maiatza bitartean. Paxkal Etxepareren Baionako estudioetan nahasi zen, eta Simon Caponyk masterizatu zuen Basalte Studio-n (Beaumont, Frantzia).

"La vida pasó de largo" denbora erdiko kantan rocka, estrofak, ahotsa eta gitarra klasikoa nahasten dira. Testuak denboraz dihardu, denborak alde egiten duela gizakiarekiko axolagabe.

"Esta noche" melodia atsegina duen pop izaerako kantak ihes egiten du inoiz iristen ez den errepikaz. Abestia Saharako kanpamenduetan idatzia izan zen, bere egilea gau batez zeruari begira etzanda zegoelarik.

"No vale nada" kantan Mexikoko harmoniak mugaldeko rockarekin egiten du topo Mavericksen estiloari jarraiki. Testua erabateko maitasun aitortza da.

"El rock and roll de los tarados", konplexurik gabeko rock lotsagabea, The Who eta oro har rock zaratatsuari omenaldia eginez.

"Copas vacías", diskoko abestirik folkiena, countrya eta trikitixa nahasten dituena. Testua Brainstorm hutsa da.

"A miles de años luz" reggae abestia dugu, zertzelada elektronikoak dituena.

"Mala vida" kaleko funk zikinaren ukituak dituen rock kanta da. Hitzek abestiaren izenburuan sakontzen dute.

"Hasta el último aliento", pop akustikoa, detaile elektronikoekin. Testua abestiaren atmosferarekin bat dator.

"Fuerza de gravedad", eskola zaharreko hard rock erritmikoa. Ezinezko maitasunei buruz dihardu.

"Se llamaba soledad", abesti biluzia, gitarra akustikoaz eta ahotsa sokez lagunduta. Hitzak bere izena ahaztu duen norbaiti buruzkoak dira.

Erosi Los Hollister diskoa

Gor Diskoak

Laburrean

  • Egileak Los Hollister
  • DiskoetxeaGor Diskoak
  • Zenbatekoa12,00 € (CD) / 8,00 € (disko digitala)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaGaztelania
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana