"Cinéma basque : trois générations de cinéastes"

  • "Cinéma basque : trois générations de cinéastes"

Zinemagileen hiru belaunaldiren ibilbideak segituz, idazlan honek euskal zinemaren inguruko hausnarketa bat eskaintzen du. Oinarrizko testu hau lehen aldiz salgai da Iparraldeko liburu-dendetan.

Euskal kultur erakundea, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren sustenguz, Pimientos argitaletxearen Arteaz markak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi / Cine vasco: tres generaciones de cineastas liburuaren frantsesezko itzulpena argitaratu du.

Joxean Fernandezek zuzendutako liburu kolektibo honek euskal zinemaren inguruko gogoeta osatu eta zehatza proposatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroen baitan, 2014an, hainbat zinemagile, produktore, kritikari eta ikertzaile bildu ziren Euskadiko Filmategiak antolatu zuen bi eguneko sinposioan. Bilduma honek hitzaldi eta mahai-inguruen ondorioak aipatzen ditu.

Bildutako artikuluek zinemaren hainbat arlo ezberdin aztertzen dituzte, besteak beste, euskal zinemaren historia, bere izaera, euskara eta nortasun nazionala, industriaren egoera, baita Kimuak programaren garrantzia ere. Hiru belaunaldi horien arteko elkarrizketak agerian ematen ditu trantsizio garaitik hona euskal zinemak bizi izan zituen erronka eta norabide aldaketak.

----------------------

Cet ouvrage collectif propose une réflexion sur le cinéma basque à travers la trajectoire de trois générations de cinéastes. Ce livre de référence est pour la première fois en vente dans les librairies du Pays Basque nord.

Avec le soutien de l'Institut culturel basque, de l'Institut Etxepare et de la Cinémathèque Basque, ARTEAZ, marque des éditions Pimientos, publie pour la première fois en français une version actualisée du livre Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi / Cine vasco: tres generaciones de cineastas.

Cet ouvrage collectif dirigé par Joxean Fernández, directeur de la cinémathèque basque, présente une étude complète et rigoureuse sur le cinéma basque à travers la trajectoire de trois générations de cinéastes. Cinéma basque rapporte les conclusions avancées lors du congrès organisé par la Cinémathèque Basque en juillet 2014, dans le cadre des cours d’été de l'Université du Pays Basque (UPV/EHU). Les dix-neuf articles compilés dans cet ouvrage ainsi que la transcription des cinq table-rondes offrent une réflexion sur le cinéma basque, son essence, la place du basque et de l’identité basque dans les récits, mais aussi sur l’industrie cinématographique en Pays Basque et l'importance du programme Kimuak.

Le dialogue entre ces trois générations de cinéastes met en lumière les défis et les évolutions qu'a connus le cinéma basque depuis l’époque de la transition jusqu'à aujourd'hui.

EKE

Laburrean

  • Egileak Joxean Fernández
  • ArgitaletxeaArteaz (Pimientos)
  • Zenbatekoa25,00 €
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Orri-kopurua400
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN979-10-90257-20-7
Euskadi, auzolana