"La prueba"

  • "La prueba"
  • "La prueba"

Peter Korach familia barnean ari da zorionaren bila; emaztea du ondoan, baita maitasunak ekarritako semea ere. Peterren aita hauteskunde lehian sarturik dabilen politikari goranahia da. Peter, ordea, ez. Familia giro atsegin hartan, ordea, zalantzak harrotu dira, eta bi aste gaitzen ondotik, aitatasun proba bat egitea erabakiko du, familia giro gozoaren zimentarriak astinduko dituena. Probaren ziurtasunak, ordea, ez du inola ere sosegurik ekarriko, amaieraren hasiera baita. Ezer ere ez da berdina izanen: ez maitasuna, ez konfiantza, ez familia, ez adiskidetasuna... Dena etortzen da behera. Nola bizi, gezur baten protagonista bazara? Zertan gelditzen da familia, seguru sentitu behar izate horretan soilik zimendatzen bada? Antzezlanean drama eta komedia nahasten dira, eta gogoeta garratza egiten du politikaz, bizitza modernoaz, fideltasunaz, botereaz eta familia barneko harremanez.

Fitxa

  • Egilea: Lukas Bärfuss
  • Zuzendariak: Emi Ecay, Carmelo Gómez
  • Aktoreak: Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Jose María Asín, Oier Zuñiga
  • Jatorrizko musika eta soinua: Gorka Pastor
  • Eszenografiaren diseinua: Esmeralda Díaz
  • Jantziak: Esmeralda Díaz, Emi Ecay
  • Argiztapena: Koldo Tainta
  • Ekoizpena: Leticia Unzue
  • Diseinu grafikoa: Oier Zuñiga
  • Konpainia: Inextremis
  • Publikoa: 14 urtetik gorakoentzat
  • Iraupena: 85 minutu

Harremanetarako

 

Inextremis

Laburrean

Euskadi, auzolana