"Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak"

  • "Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak"

2010. urtean sortu zen Errenteriako Berdintasunerako Kontseilua. Urte horretan Mariasun Landa Sariak martxan jarri genituen, eta zortzi edizio hauetan asko izan dira ezagutu ditugun errenteriar emakumeak. Sari hauek sortzean bete nahi genuen helburuari erantzun diogu eta, horrela, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi eta herri-kronika osatu dugu. Lerro hauetan, alde batetik, Mariasun Landari eskerrak eman nahi dizkiogu lehiaketari bere izena jartzeko baimena emategatik, baina, batez ere, urtez urte eta hutsik egin gabe sari-banaketa ekitaldian parte hartzeagatik. Bestetik, aipamen berezia egin nahi diegu urte hauetan guztietan epaimahaikide lanak egin dituztenei.

Urte hauetan jasotako idatziak altxor txikiak izan dira guretzako, eta horiek ezagutzera emateko unea dela erabaki dugu. Bilduma honetan ezin genituen guztiak bildu eta, batzuk kanpoan utzi behar izan baldin baditugu ere, seguru gaude beraiei buruz jasotako bizipen horiek izango dutela lekua aurrerago.

Ondorengo orrietan aurkituko duzunarekin ikasi, disfrutatu, gozatu... Euren bidea egiteko baimenik eskatu ez zuten emakumeak dira guztiak. Orain, gure memorian behar duten tokia izan dezaten, Berdintasunerako Kontseiluko kideak ere ez gatoz baimen eske, eta horretan jarraituko dugu, emakumeon historia letra larriz idazteko bidea egiten. 

Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak liburua Interneten [PDF - 12,4 MB]

 


Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • ArgitaletxeaErrenteriako Udala
  • HizkuntzaElebiduna
  • Orri-kopurua192
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-nc-sa
  • ISBN978-84-09-06-312-3
Euskadi, auzolana