"Kaixo, baserria"

  • "Kaixo, baserria"

Bilduma: Kaixo. Bildumako zenbakia: 1.

Gaia: Xarpa katutxoaren eta bere lagunen eguneroko abenturak.

Girotzea: Animaliaren mundua, giza errealitatearen ispilua.

Bildumaren laburpena: Ezagutu baserria, Xarparekin batera. Kartoizko liburua, xehetasunez eta orrialde zabalgarriez beteriko irudi ederrekin.

Laburpena: Gaur baserrian dago Xarpa, eta lagunen bila ari da ukuiluan, oilategian, estalgunean... norbaitekin jolastu nahi du eta.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Liburuetako protagonista katutxo bat da; katutxoa lagun taldearekin batzen doa. Taldekide guztiak espezie desberdinetako animaliak dira, nortasun oso zehatza dute eta aniztasunean oinarritzen den gizartearen ispilu izan nahi dute.
  • Protagonistak baserri eta zoo batetik egiten duen ibilbidea islatzen dute kontakizunek, eta horien eginkizuna irakurleari ingurunea ezagutzen laguntzea da.
  • Animaliek etxeko lanak zuzen banatzen dituzte, oinarrizko higiene ohiturak dituzte edo arte jardueretan errealizatu egiten dira pertsona gisa (pintura, musika).
  • Liburu horien bidez, eguneroko bizitzako ohiturak erakusten dira eta higiene ohiturek, etxeko ordenak eta gainerakoekiko errespetuak nolako garrantzia daukaten ulertzen laguntzen dute; horrela, aniztasuna eta berdintasuna sustatzen dira.
  • Irudi ederrak, ondo pasatzeko xehetasun txiki ugarirekin.
  • Azal hegal zabalgarriek leiho hutsak dituzte, irakurle txikiak eszena bera ezagutzera eman aurretik asmatzeko.
  • Amaierako orrialde bikoitzean liburu bakoitzeko protagonista guztiak ageri dira, eta testura eremu bat ageri da.
  • Kartoi sendoko liburuak dira eta izkinak moztuta dituzte, txikienek errazago erabiltzeko. 

Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia; bizikidetza, gatazken konponketa; errespetua, elkarrizketa, tolerantzia; jakin mina, ezaguera; autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea; sormena, irudimena, norberaren ekimena.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Nicola Slater
  • ItzultzaileaImanol Salegi Urbieta
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa10,90 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua14
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-569-2
Euskadi, auzolana