"Amona Vladimiraren urrezko hortza"

  • "Amona Vladimiraren urrezko hortza"

Bilduma: Paper txoriak - Sail urdina. Zenbakia bilduman: 24.

Gaia: Ume batzuek amonarekin duten harremana eta umeek amonaren heriotza nola barneratu duten.

Laburpena: Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Liburu osoan antzematen den umore ukitua. Amonaren izaera bitxiak eragiten du umore ukitu hori eta, horren bidez, kontalariak dramatismorik gabe egiten dio aurre adineko baten heriotzari.
  • Amonaren heriotza eta horrek dakarren falta modu oso sentikorrean eta hurbilean landu da, irakurleen adina aintzat hartuta.
  • Ongi idatzita dago, hizkera zaindua du eta kontaketaren ahozko balioa nabarmentzen du.
  • Irakurleak ume protagonistekin identifikatuta sentitu daitezke.
Sustatzen diren balioak: Aitona-amona eta biloben arteko harremana / Balioen ahozko transmisioa / Familia loturak / Naturarekiko errespetua / Landa bizitzarekiko maitasuna eta errespetua / Ahozko literatura / Nagusien jakituria / Elkarlana / Zentzu kritikoa.
Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Ignacio Sanz
  • IlustratzaileaEugenia Ábalos
  • ItzultzaileaAntton Olano
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa11,80 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua96
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-729-0
Euskadi, auzolana