"What is bertsolaritza?"

  • "What is bertsolaritza?"

Izan asiar zein amerikar
europear zein euskaldun
guztiok gara mundu bereko
guztiok elkarren lagun
baina besteen ohitura zaharrak
ez ditugu hain ezagun
denon artean bertsolaritza
zer den ikasi dezagun

Maddalen Arzallus

What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez gauzatu den ikus-entzunezkoaren izenburua da. Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburu argiarekin, Etxepare Euskal InstitutuarenMintzola Ahozko Lantegiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da.

Bertsolaritzaren jatorri eta testuingurutik hasita, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, kantu inprobisatuaren deskribapena egiten da. Modu erakargarri eta argian azaltzen da, gainera, bertsoaren sormen prozesua: horretan, Maddalen Arzallus jarri dugu lanean. Ikus-entzunezkoarekin batera, gai unibertsalen inguruko bertso bilduma batek osatzen du proiektua.

Fitxa

  • Zuzendariak: Eneritz Urkola eta Jon Agirresarobe
  • Gidoilaria: Xabier Paya
  • Errealizadorea: Haritz Arrizabalaga
  • Produktorea: Eneritz Urkola
  • Erredaktoreak: Felix Irazustabarrena, Gaizka Azkarate eta Jexux Mari Irazu
  • Kamerariak: Haritz Arrizabalaga, Luis Gurrutxaga eta Peru Galbete
  • Ahotsa: Larraitz Ariznabarreta
  • Bertsolariak: Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal
  • Edizioa eta bideo posprodukzioa: Haritz Arrizabalaga
  • Audio posprodukzioa: Mediavox
  • Grafismoa: Hiru Damatxo
  • Dokumentazioa: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
  • Itzultzaileak: Ortzi Idoate eta Xabier Paya
  • Ekoizpena: Etxepare Euskal Institutua eta Mintzola Ahozko Lantegia
  • Babeslea: Laboral Kutxa
  • Eskerrak: EITB eta Guggenheim Bilbao Museoa

Mintzola

Laburrean

  • Egileak Eneritz Urkola, Jon Agirresarobe
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana