"La esencia"

  • "La esencia"

Kulto Kultibo taldea (Irun, Gipuzkoa) 2008an sortu zen rap-reggaea sustatzeko, abesteko eta kontzertuak eskaintzeko. Peca (mc), Samu (mc), Seta (dj) eta Aimar (soinu teknikaria) dira "kultibotarrak". 2008an estreinako maketa grabatu zuen taldeak (7 días) eta, 2013ko abenduan, autokudeatutako Ahora o nunca diskoa. 2016an La maceta izenburua jarri zion Kulto Kultibo taldeak bigarren diskoari. 2018an 17 abesti igo zituzten Internetera, eta La esencia CD bilakatu dute 2019an ikusirik Estatuko toki guztietatik eskatzen zitzaiela euskarri fisikoa. Hamaika kontzertu rap-reggae erritmoekin jendea pizteko eta harritzeko: Bartzelona, A Coruña, Alacant, Madril, Lleida, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Segovia, Castelo, Burgos, Toledo, Valladolid, Santander, Zaragoza, Vigo, Murtzia, Gijon, Palencia, Frantzia... Azken boladan, kanta berriekin batera klipak igo izan ditu sare sozialetara. Kulto Kultibo taldeak sona erruz irabazi du raparen eremuan eta estatuan erreferente bilakatu dira.

La esencia diskoan rapeatutako hitzei maiz jartzen zaie reggaearen oinarri laguntzailea. Kulto Kultibo taldearen rapa xumea da, zuzenekoetan entzungo diren bezala grabatu du, hurbilekotasunak ekarri dio ospea, eta estimua, ez da jendaila musika, ez du jendaila hitzik, letra identitariok baliotzen ditu rap identitarioa egiteko, entzulea gertu eduki nahi du taldeak, eta distrakziorik gabeko testuetan bilatuko du mesfidantza sorraraztea botere guztien aurrean. Zupada eta zupada artean, eta, funtsean, esentzia edo zerizana da raparen kultura aldarrikatzea. Musika eta rapa erabiliko du Kulto Kultibo taldeak sistemari kalteak eragiteko, ez du gogoko sistema menderatzailea betikotzen den eredua, filosofia horren defendatzaileak da.

Erosi La esencia diskoa

Abestiak

1. Instruloop (4:25)
2. Veteraun (3:29)
3. ¿Cómo? (4:08)
4. NY (4:51)
5. Maybe (3:07)
6. Original (2:42)
7. Dale (3:25)
8. Ya lo sé (2:58)
9. Nirvana total (3:20)
10. Konekten (feat. Pinzel) (3:41)
11. Se va a acabar el mundo (5:15)
12. Demasiado complicado (2:50)
13. Buena conducta (3:03)
14. Ami me da igual (3:43)
15. Madres (3:30)
16. Nada nos frena (2:37)
17. Seguimos vivos (2:26)


Laburrean

  • Egileak Kulto Kultibo
  • DiskoetxeaBaga-Biga Musika Ideiak
  • Zenbatekoa10,00 € (CD)
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaGaztelania
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana