"Doroteo eta Eliseo historiaurreko abentura epikoan"

  • "Doroteo eta Eliseo historiaurreko abentura epikoan"

Gaia: Unibertsoaren jatorriari eta historiaurreari buruzko informazioa; behaketarako jarduerak eta jolasak.

Laburpena: Doroteok eta Eliseok denbora makina jarri dute martxan; Big Bangera eraman ditu makinak, unibertsoa sortzen den unera. Liburu honetan, orrialde bikoitz bakoitza aldi geologiko bati dagokio: devoniarra, karboniferoa, triasikoa, jurasikoa, kretazeoa, neogenoa eta izotz aroa. Orrialde bikoitz bakoitzean, protagonistek fauna bereizgarria ezagutuko dute, eta saiatuko dira espezie erasotzaileenetatik ihes egiten, beren denboraren makinak berriro etxera eraman arte. 

Nabarmentzeko alderdiak:
  • Fikziotik abiatuta, Lurraren garapenaren beste aldi batzuetan izan ziren dozenaka animalia espezieren (esaterako dinosaurioak) gaineko informazioa eta izen zientifikoak ematen ditu.
  • Liburua behaketa jolas bat bezala planteatzen da, igarkizunez eta proposamen ludikoz beterik orrialde bakoitzean. Irakurleek xehetasunei arretaz begiratzea da helburua, eta, lehen begiratuan, zailak edo ez oso logikoak ematen dituzten bilaketak egitea.
  • Bertako aniztasun biologikoak eta historikoak informazioa ematen du, modu entretenigarrian.
  • Informazioarekin batera pertsonaien abentura dakar liburuak, eta abentura hori da liburuaren bizkarrezurra, umorez betea.
  • Irudi eta diseinu oso dinamikoak eta koloretsuak.
  • Bildumako beste izenburu bat: Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean (ISBN: 978-84-9106-452-7).
Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza; kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zainketa; Erantzukizuna, zentzu kritikoa.
Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Lomp
  • ItzultzaileaLierni Ugartemendia
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa14,90 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua32
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-571-5
Euskadi, auzolana