"Cesare Pavese"

  • "Cesare Pavese"

Munduko Poesia Kaierak 29.

Beñat Sarasolaren hitzaurretik:

Kasu berezia da gurean Cesare Paveserena. Poesia gutxi euskaratu den arren, bera izango da gehien itzuli den poetetako bat, bai behintzat izan duen itzultzaile kopuruari dagokionez. Hain da horrela ezen haren poema bat baino gehiagoren hainbat bertsio aurki litezkeen. Itzultzaileen artean daude, besteak beste, Xabier Lete eta Joseba Sarrionandia, eta bi poetongan nolakoa den Paveseren lanaren arrastoa ikusteko aukera ona dugu honakoa. Izan ere, orain arte ez zegoen Paveseren poema-libururik argitaratuta, han eta hemen barreiatutako poemak baizik. Hala, Ion Olano Carlosek, zenbait poemaren itzulpen berriak emateaz gain —italieratik zuzenean itzuliak—, Paveseren ibilbide poetikoaren soslai osatu bat eman digu kaier honetan.

Egiazki, ez zuen poesia asko argitaratu Pavesek, poemategi bakarra argitaratu zuen bizirik zela: Lavorare estanca (Lan egiteak akitzen du), nahiz eta denbora pasatu ahala poema gehiago txertatzen joan zen (tartean, faxismoak zentsuratutako batzuk; adib. Dinaren gogoetak eta Aitatasuna).  Gero, 1945ean, La terra e la morte (Lurra eta heriotza) seriea argitaratu zuen Le Tre Venezie aldizkarian. Verrà la morte e avrà i tuoi occhi (Etorriko dun heriotza hire begiz), berriz, hil-ondoan argitaratu zen. La terra e la morte-koez gain, hamar poema argitaragabe agertu ziren liburu horretan, tartean bildumari izena eman zion poema ezaguna, euskarara erruz ekarri dena (Olanorena seigarren bertsioa dugu) [...]


Laburrean

  • Egileak Cesare Pavese
  • ItzultzaileaIon Olano Carlos
  • ArgitaletxeaSusa literatura
  • Zenbatekoa10,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua64
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-17051-27-3
Euskadi, auzolana