"Txominen gorputza"

  • "Txominen gorputza"

Gaia: Gorputzaren atalak ikastea eta horiek zaintzen ikastea.

Laburpena: Txomin, dagoeneko, mutil handia da! Izugarri atsegin du bere lagunak eta bera nolakoak diren eta nola hazi diren ikustea. Guztiek elkarrekin beren gorputza ezagutzea eta zaintzea ondo egoteko garrantzitsua dela ikasiko dute. Gure gorputzaren eta gure sentimenduen kontzientzia hartzea ume baten ikaskuntzaren alderdi bat da. Txominek eta bere lagunek elkarrekin egingo dute.

Nabarmentzeko alderdiak:

  • Eguneroko alderdi batzuen inguruko ikaskuntza, kontakizun argiaren eta ulergarriaren bidez.
  • Liburua katalogo bat da, eta ume irakurleari modu dibertigarrian azaltzen dizkio gure gorputzaren atalak.
  • Aurpegiaren alderdiak, hezurrak eta gorputz adarretako muskuluak edo ile mota desberdinak (horren bidez azaltzen da arraza aniztasuna) dira aztertzen diren ezaugarri fisikoetako batzuk.
  • Liburuak, halaber, zentzumenak eta emozioak aztertzen ditu: gorputzeko zer organo lotzen den zentzumen bakoitzarekin eta horiei esker zer ezagutuko dugun, eta gorputza nola aldatzen den emozioak adierazten direnean.
  • Era berean, gorputza zaintzeko ohiturak aipatzen dira (higienea eta elikadura); gorputza egoki babesteko arropak, urtaroaren arabera; osatzeko botikak; eta oinarrizko gaixotasunak adierazten dituzten kanpoko sintomak.
  • Liburuaren lan dibulgatzailea zenbait generoren (informazio testuak, objektuak edo kontzeptu taldeak lotzeko jolasak) eta Txomin eta Katalinen liburuen familiako pertsonaien bidez egiten da.
  • Irudigintza, Liesbet Slegers-en aurreko liburuetan bezala, xumea eta koloretsua da, profil sendoduna, txikienen ezaugarrietara egokitua.
  • Tipografiak erraztu egiten du aurkezten diren kontzeptuen identifikazioa; izan ere, hiztegi nagusia letra larriz dago.

Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea. Osasuna, ohitura osasungarriak.

Ibaizabal

Laburrean

  • Egileak Liesbet Slegers
  • ItzultzaileaLeire Mendizabal Iturrioz
  • ArgitaletxeaIbaizabal
  • Zenbatekoa15,40 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua56
  • Argitalpen-urtea2019
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9106-562-3
Euskadi, auzolana